XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ordu erdiren baten buruan, Elezuri bere artaldea zaintzen zebilen, eta artzain gizajoa kupelaren barnean itzulipurdika eraman zuten itsaso aldera.

- Ezkonduko naizela! oihu egiten zuen, ahal zuelarik, kupelaren barnetik.

- Elezuri nahastu zaigu! esaten zuten besteek. Zoraturik dago.

Itsas ertzera heltzean, hiru izkribauek batera bultzatu zuten kupela urera.

Haitzetan apurturik, artzaina urean zebilen besoak mugitzen ezin lehorrera hurbilduz.

- Hago hor hire ergelkeria guziekin, esan zuten legegizonek.

Uste zutelarik zorigaiztoko gizona ito zela eta horrekin arindu zirela heuren nahigabeak, Elezuri ikusi zuten etxerakoan artalde ederraren jabe.

Begiak ireki ala itxi ez zekitela gelditu ziren hirurak ametsetan bezala.

Hitzik gabe begiratzen zioten elkarri. - Zer sorginkeria da hau?.

Bera aurreratu zitzaien. Deus gertatu ez balitz bezala hasi zitzaien hizketan: - Berriz ere hemen, jaunok! - Elezuri zara, noski, hezur eta mami! Ez gara burutik nahasten ari! Ala ametsetan gabiltza? - Ez, jaunak, ez! Ez da ametsa ikusten duzuena. Neu naiz.

- Eta ardiak? - Ez al nauzue olatuetan lanean ikusi? Han ziren ardiak! Bati heldu eta bestea utz, aukera bazen han. - Hainbeste?.